Father Ted
Father Ted, euskaraz: «Aita Ted», Erresuma Batua eta Irlandako komedia film bat da, Graham Linehan eta Arthur Mathews gidoigileek sortu zuten. 1995eko apirilaren 21a eta 1998ko maiatzaren 1a artean Channel 4 katean aireratu zen. Dermot Morgan, Ardal O'Hanlon, Frank Kelly eta Pauline McLynn aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlanda, mendebaldeko kostaldean dagoen Craggy uharteko parrokian zerbitzua ematen duten hiru apaiza katolikoen gorabeherak agertzen dira: Aita Ted Crilly (Dermot Morgan), Aita Dougal McGuire (Ardal O'Hanlon) eta Aita Jack Hackett (Frank Kelly), azken hau jada erretiratua. Haiekin batera Doyle andrea (Pauline McLynn) bizi da, hiru apaizen etxea txukuntzeaz arduratua.
Hiru apaizak Len Brennan (Jim Norton) artzapezpikuaren menpekoak dira, hark hiru apaizen iraganeko hainbat gertakarien ondorioz uhartera bidali ditu: Aita Crilly ustezko zenbait finantza irregularitate direla eta, Aita Padre McGuire "Blackrock gertakaria" delakoan erakutsitako arduragabekeriagatik, eta Aita Hackett bere alkoholismoa eta emakumezalekeriagatik.
Telesailak deskribatutako gertakari gehienak parrokian jazotako gertaerak edo Aita Tedek aldameneko Rugged uharteko parrokiako Aita Dick Byrne (Maurice O'Donoghue) apaizaren aurka apustuak egiteko duen zaletasunaren ondorioz sortuak dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dermot Morgan: Aita Ted Crilly
- Ardal O'Hanlon: Aita Dougal McGuire
- Frank Kelly: Aita Jack Hackett
- Pauline McLynn: Doyle andrea
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Patrick Drury: John O'Leary
- Rynagh O'Grady: Mary O'Leary
- Pat Shortt: Tom
- Jim Norton: Leonard Brennan artzapezpikua
- Maurice O'Donoghue: Aita Dick Byrne
- Don Wycherley: Aita Cyril McDuff
- Graham Norton: Aita Noel Furlong
- Tony Guilfoyle: Aita Larry Duff
- Rosemary Henderson: Ahizpa Assumpta
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Graham Linehanek idatzitako telesailak
- Dermot Morganek antzeztutako telesailak
- Pauline McLynnek antzeztutako telesailak
- Jim Nortonek antzeztutako telesailak
- Graham Nortonek antzeztutako telesailak
- Birdy Sweeneyk antzeztutako telesailak
- Clare Groganek antzeztutako telesailak
- Dawn Bradfieldek antzeztutako telesailak
- Declan Mulhollandek antzeztutako telesailak
- Dervla Kirwanek antzeztutako telesailak
- Des Keoghek antzeztutako telesailak
- Don Wycherleyk antzeztutako telesailak
- Geoffrey Perkinsek antzeztutako telesailak
- Gerard McSorleyk antzeztutako telesailak
- Gerard Murphyk antzeztutako telesailak
- Ian Fitzgibbonek antzeztutako telesailak
- Jon Kennyk antzeztutako telesailak
- Kevin McKiddek antzeztutako telesailak
- Mairead McKinleyk antzeztutako telesailak
- Maria Doyle Kennedyk antzeztutako telesailak
- Geoffrey Perkinsek ekoitzitako telesailak
- Hat Trick Productionsek ekoitzitako telesailak
- Channel 4eko telesailak
- Irlandako telesailak
- Umorezko telesailak
- Irlandan girotutako telesailak
- 1995eko telesailak
- 1990eko hamarkadan girotutako telesailak
- 1996ko telesailak